PEN International © 2017
Terms & Conditions | Privacy Statement

A Poet Behind Bars (Basque)

miércoles 8 agosto 2018 - 5:09pm

Poeta giltzapean

Espetxean, zenbatzeko ere

jende gehiegi ezagutu nuen:

hiltzailea eta kriminala

lapurra eta gezurtia

zintzoa eta sinesgabea

galdua eta nahasia

gaizkilea eta gosetua.

Gero, oinazez sorturiko

nire aberri minak uko egin zion

bidegabekeriarekin ibiltzeari

xalotasuna bortxatu zieten haur bihurtu arte.

Munduaren konpultsioak zurtuta utzi zituen

zahartu egin ziren

Ez, haien tristura handitu zen

errepresioak indartuta

nola arrosak lur gazian

maitasuna beldurrik gabe besarkatu zuten

eta zigortu egin zituzten

“lurra mugagabe maite dugu” esateagatik

euren ekintzez ezjakin

Beraz, haien maitasunak askatu zituen

Begira, espetxea maitaleentzat da

Zalantza eta distrakzio uneetan

nire gogoa galdekatzen nuen

“zein duzu krimena?”

horren esanahia atzeman ezinik

Hura esan eta

nire usteak azaleratzen nituen

egungo bidegabekeriaz idatzi nuen

desirak tintatan

idatzi nuen poema baten…

Akusazioak gorputza estali dit

behatzetatik buru-kaskoraino

espetxeratutako poeta bainaiz

poeta bat artearen lurraldean

hitzengatik akusatzen naute

boligrafoa nire lanabesa

tinta -bihotzaren odola- dut lekuko

eta akusazioak irakurtzen ditu

Entzun, nire patu, nire bizitza,

zer esan duen epaileak

Poema bat akusazio pean

Nire poema krimen bihurtzen da

Askatasunaren lurraldean

artistaren patua espetxea da

2015eko azaroaren 2an idatzia

Jelemeh Espetxea

Epaia jaso nuen egunean